Lan zuzenbidea

Lan zuzenbideak langile nahiz enpresak ordezkatzen ditu eta, era berean, horrekin zerikusia duen oro barne hartzen du: kontratazio modalitateak, ordutegiak eta soldatak, besteak beste.

  • Laguntza lan-epaiketetan
  • Kaleratzeak
  • Baimenak, soldatak, lan-jardunaldiak
  • Soldaten eta kalte-ordainen erreklamazioa
  • Alarguntza eta zurztasun pentsioen erreklamazioa
  • Lan-kontratuak
  • Adiskidetze-egintzetan parte hartzea
  • Ezintasun iraunkorrak izapidetzea (osoa, erabatekoa)

Zuzenbide zibila

Zuzenbide zibilak pertsonen bizitza zibilaren hainbat alderdi biltzen ditu, haien ondasun eta jabetzei, kontratu-betebeharrei, familia-harremanei, oinordetzei eta egoera zibilari dagokienez.

  • Herentziak
  • Testamentuak
  • Herentziak, onarpenak, erreklamazioak edo uko egitea, eta hauei loturiko zergen azterketa
  • Partikularren arteko dohaintzak
  • Alokairuen kontratuak
  • Erosketa aukera duten alokairuen kontratuak 
  • Etxebizitza, lokal eta garajeen salerosketa kontratuak
  • Zorren erreklamazioak
  • Adinekoen ezintasun juridikoa, tutoreen izendapena
  • Ondasunen banaketa
  • Partikularren arteko maileguak
  • Oinordetza-itunak

Merkataritza zuzenbidea

Merkataritza zuzenbideak merkataritza industria antolatuen ustiapenari buruzko merkataritza egintza guztiak arautzen ditu. Enpresaria, dagokion zuzenbide estatutua eta merkatuan garatzen dituen jarduerak ditu oinarri.

  • Negozio aldaketak
  • Enpresen transmisioa
  • Estatutuen aldaketa
  • Edozein motatako kontratuen erredakzioa
  • Bazkide eta akziodunen arteko akordioen erredakzioa
  • Sozietateen berregituraketa (fusioak, bereizketak)

Bitartekotza

Gatazkak ebazteko sistema eraginkorra da bitartekotza. Bitartekari baten laguntzaz, komunikazio bideak zabaltzen dira alderdi guztien interesak asetu eta konponbide egoki batera iristen saiatzeko.

Bitartekariak inpartzialtasunetik, objektibotasunetik eta enpatiatik bideratzen du prozesua

Bitartekaritza epaiketa batean amai daitekeen bi alderdi edo gehiagoren arteko edozein gatazkara dago bideratuta. Lan arloan  (zorrak edo kaleratzeak) edo arlo zibilean (alokairuak edo kontratuak) sor daitezkeen gatazkak izan daitezke.